Xingolaren generoa

Erabiltzailearen aurpegia Elurre Iriarte 2016ko mar. 21a, 13:24

Xuriaren gainean koloretsuak ageri dira Luzaideko bolanten jantzien xingolak. Argazkiaren bazterrean eta lauso, emakumezkoak, berriaren errana ongi irudikatuz.
Ortzegun, ortziral eta larunbat hontan herri galdeketa eginen dute Luzaiden. Mutilek egiten duten bezala, neskek dantza-taldean parte hartzearen alde zaude? Izanen da lehendabiziko galdera. Eskandalagarria dela erakusteko, paratu NESKEK hitzaren partez BELTZEK, IJITOEK, ILEHORIEK eta ohartuko zara bazterketaz.
Eskandalagarriagoa gainera, herritik kanpo dantzatzen dutelarik, emakumezkoek dantzatzen dutelakoz, jauziak ematen dituztelakoz. Han ez da arazorik, ez da herri galdeketarik eta naturaltasunez eman da. Herritik kanpo onartzen dutena berriz, zalantzan paratzen dute Luzaiden berean.
Ez dakit zer pasatuko den, zeinek izanen diren emaitzak, baina tristea da erabakia zentzuz eta egokituz hartu beharrean, herri galdeketaren bidez hartzea. Nonbait,herri galdeketen asuntoa ez dugu batere ongi garatua gure kulturan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!