Ez naiz robot-zalea, filmetakoak ez badira soirik. Errealitatekoek kontraesanak sortzen dizkidate, dudak, beldurra ere bai.
Bertze argazki batzuen artean dago hautatutakoa. Batean nekazari bat mahastietan robotarekin ari da; gitarra jotzen duena bertze batean, kontzertu bat emateko prest; operatzen duen robota; hotel bateko zerbitzaria; bertze robot bat, militarrekin gerran dagoena; eta gaurko argazkikoa, jendearekin solasean.
Ikusi eta gaitzespen sentimendua agertzen zait, gehienekin, eta batez ere honekin, eta ez dut robot hori nire errealitatean ikusten. Baina, pixka bat gehiago hausnartuz, zergatik ez? Gauzak nola dauden ikusita, ez ote zen euskaldunek Nafarroako administrazioan ditugun hizkuntza arazoetarako soluzioa izanen.