Iraganerat eraman nauen argazkia da, baina berria aldi berean: osoko bilkuran herritarrak protestaka. Pankarta bat ageri da, protestaren ahotsa dena, baina ez alkatetzan dagoen alderdiaren kontra, iraganean izaten zen bezala, oposizioaren kontra baizik. Hori da berria.
Geroa Baik mozioa sartu zuen osoko bilkura hontan, Udalari Aroztegiako PSISa babestea eskatuz. Erran nahi baita, Baztango udalaren erabakiaren gainetik Nafarroako Gobernu zahar eta berriak hartutako erabaki bat babestea.
Iragana eta oraina nola nahasten diren ikusita, gaur gero iraganekoa da halako makro-proiektu bat egitea. Iraganekoa ere bai, erabakiak udalaren gainetik hartzea. Zentzuzko oraina eta egiazko aldaketa erabakia herritarren esku uztea litzateke. Batzuetan sentsazioa dut ziklikoa baino, kaotikoa dela bizitza!