Angela Davis eta pazientzia eza

Erabiltzailearen aurpegia Elurre Iriarte 2016ko ots. 8a, 12:49

Gaur, gertatu behar zena eta gertatu ez denaren argazkia ekarri nahi nuen, baina ezin izan dut. Hoixe! Gertatu ez delakoz. Argazkirik ez dagoelakoz.

Angela Davis Arnaldo Otegi kartzelan bisitatzeko bidean ateratako argazkia nahi nuen. Kuriosidade haundia nuen, zeri buruz arituko ote ziren, 40 minutu motx horietan. Baina hortan gelditu da dena.

Beraz, gertatu denaren argazkia hautatu dut: Angela Davis beraren erretratua. Ezin izan dut ebitatu. Angela Davis irrifartsu, emakume ederra irudikatzen duten zimur ederrekin. Ezagutzen genuen Free Angela argazki edo irudi harekin desberdina, baina berdintsua. Eta asteburu hontan erran dituen hitz guziak hemen sartzen ez direnez, bere indarrak bezala inpaktatu nautenak hautatu ditut zuendako: “Feminismoan aitzin egiteko beharrezkoak ditugu biak, pazientzia eta pazientzia eza; beharrezkoa da nolabaiteko min bat, larrimin bat”. Eta hortik ausarki dugu, ez da hala?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!