Argazki erdian Alex Salmond ageri da. Eskoziako erreferenduma gauzatu zuen lehen ministro ohia. Sabino Arana saria du eskuetan, bertze saridunek bezala. Sariei buruz aritzeko aukera ona ematen du argazkiak, edo emakumeen presentziari buruz, edo amatasunari buruz, zertaz ez? Baina bertze bide bat hartu eta Salmonden hitzak hautatu ditut. Halaxe erran zuen saria hartu aitzin “Euskadi ez da Eskozia, baina antzekotasunak daude bien artean”. Antzekotasun batzuk badakizkit, desberdintasun zenbait ere bai. Nabarmenena, Salmonden ondoan dagoen Urkulluk, ez duela eskoziarrak egindako bide bera egiteko ausardiarik erakutsi, eta esperantza gutti dut. Espero kutsatzeko balio izatea sari banaketak. Eskoziatik hunerainoko kutsatzea, doike, ez alderantzikoa.