Nork gezurtatzen ditu egiak?
behar ditugu zure begiak,
ikus nazazun, alajainkoa,
begiratzea ez da nahikoa!
Nintzena naiz ta naizena nintzen,
dudanak ez nau erabakitzen,
lainoak sasi, sasiak laino,
izan ez gara garena baino,
sexua, arraza, jatorria,
margotu zure bide-orria,
berdintasunak ez digu berdin,
guk ñabardura dugu atsegin,
denok baikara ñabarrak,
berezi eta bakarrak,
homo ta transfobia,
sehasken hilobia,
ontzat hartzea da onartzea,
begiradekin besarkatzea,
guztiak eta bakoitza,
amets galduen oroitza,
nahiz etxetik ez nahi haina irten,
utzi bihotzei hegan egiten,
Loinazpetik Txindokira,
ostadar bat ageri da,
koloretsua, anitza,
jokatu IZAN aditza,
ta ametsondoak bezala,
haizeak astin dezala,
Txindokitik Loinazpera
pinpilinpauxen bandera.