Sortu

Erabiltzailearen aurpegia Ekaitz Goikoetxea 2020ko mar. 24a, 17:39

Coronavirus delako
hau premizkoa ote zan?
Mundu berri bateranzko
pausoa eman genezan;
ongizatea eskegi
nahi bada biharko pertxan
ezin da gaurko ametsa
atzoko ohean etzan...
Euskararen, kulturaren,
babesgabeen defentsan,
bertso-sortak irratian,
barne-gogoetak prentsan,
sortzen duguna zabaldu,
sentitzen duguna esan
etxean geratu dena
etxeak gera ez dezan.

(Ekaitz Goikoetxea)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!