Titiko umea izateari utzi nionean,
buruz ikasi zintudan eta bihotzez maitatu,
baina besotik behar nuenak eskutatik alde egin zidan.
Muturra behar da aurpegirik ez emateko.
Hitzik gabe utzi ninduzun (zuk).
Hitzik gabe utzi ninduzun (ni).
Eta geroztik begirik bildu ezinda nabil
eztarriko korapiloak lepoa bihurrituko didan beldurrez.
Pitokeria dirudi, baina alukeria da.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!