Laurogei eta hamazazpi urte
ai amona bihotzeko,
egun hauetan hamaika sobre
egin ditugu etxeko;
PP, PSOE, BiLDU, PODEMOS,
PNV ta gainontzeko,
amona nik zu hautatzen zaitut
hauteskunde bakoitzeko,
beste lau urtez gure bihotzak
gobernatzen jarraitzeko.