Izarak izar
mamuak amu
gizakia
giza abere
jainkoa zugan urtzen denean
fedea ez denean fede
zure goi-arnas, zure goiargi
zure grabitate lege
zurekin joan nahi dut inora
ez zoazenean ere.
Irribarrea malkoz biluztu
azal berritu
angustia
bitxilorea hostogabetu
oihan bihurtu gorostia
ilargiari gaua lapurtu
preso hartu eguzkia
zugatik ez dut ezer egin nahi
baina zurekin guztia.
Gariz izateko berandu den
berandu izateko garaiz
iraganari etorkizunak
odola gorritzen dio maiz
zuria beltzez zirriborratuz
isiluneak esanahiz
zure ezpainetan hil nahi duen
poema nekatu bat naiz.