Arratsalde on, kantuan egin
nahi dizuegu harrera,
Baluarteko ostadarraren
edertasuna hauxe da;
aniztasunak zabaltzen ditu
hainbat bide ta aukera,
nahiz ta mundu bat sortu nahi dugun
samurra ta sentibera,
bakoitzak bere mundua du ta
bakoitza mundu bat gera.
Gure gizarte uniformean
molde bat denez nagusi,
ezohikoa maiz juzgatzen dugu
arraro eta itsusi,
izate eta grina guztiak
nahi ditut goxo igurtzi,
zeure burua nahi duzun arren
beti taldeko ikusi,
geu izateko ezin diozu
zeu izateari utzi.