Zorionak Ekai

Erabiltzailearen aurpegia

Mila zorion, Ekai,
besarkada, muxu...
gure begiak dira
bi maitasun putzu.
Poza ta nostalgia
elkarren lehengusu,
beste inork ez dituen
dohainak dituzu,
zuk hutsune ta guzti
betetzen gaituzu.