Mahaian eseri zarete, betikoan, betikoak. Arratsaldeko laurak dira, albisteak
Euskalerria Irratian. Mus, mus, mus, ez dago musik, ezta musarik ere. Hasi
orduan. Kartarik ezean, eguneroko menuarekin konformatu behar. Beste
emakume bat bortxatu dute G. Ko jaietan. Handira ez dago txikikeriatan
aritzerik, eta handi geratzen zaizu txikia ere. Plastiko beltzak Hondarribian.
Pareak bai, ederrak gainera. Jo, jo, jo, joooo. Betazalen atzean ezkutatu duzu
zeure burua, eutsi. Masterren inguruko gero eta tesi gehiago ari dira
argitaratzen azken egunotan. Ustelak daude jokoan, eta usteari ez diozu uste
izateko adinako autonomiarik eman nahi. Paso egin duzu berriz, paso, paso
eta paso. Baina bizitza (h)or()dago.