Batzuetan

Erabiltzailearen aurpegia Ekaitz Goikoetxea 2016ko mar. 1a, 12:00

Batzuetan gure aitonari ahaztu egiten zaio hilda dagoela, joan zenean geratu ginenoi maileguan utzi zizkigun hezurretara itzuli eta egon egiten da egitea egotea balitz bezela.

Batzuetan gure aitonari ahaztu egiten zaio hilda dagoela,

joan zenean geratu ginenoi maileguan utzi zizkigun hezurretara itzuli

eta egon egiten da

egitea egotea balitz bezela.



Aspertzeaz aspertzen denean,

nola hartz bezatu gabeak kaiolan barrena

alderik alde zeharkatzen du nire izena

eta erran egiten dit

erratea erratzea ez balitz bezela,

denbora atzerako ispilu bat dela

izango ez garena ere bagarela

urik ez dakartenetan ibaiak ez direla ibai,

oraingoz, oraindik, orain,

eta ez egoteko astearteak asteazkenetan zer egingo zain,



Batzuetan gure aitonari ahaztu egiten zaio hilda dagoela,

eta bizitzeko esaten dit,

hiltzeko beti dagoela denbora,

eta bizitzeko hil arte bakarrik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!