Eguesibarko Udalak jakinarazi duenez “Pixkana-pixkana, gure ibarra gune kardiobabestua bilakatu. Horregatik, beste ikastaro berri bat jarri dugu martxan, oraingoa euskaraz. Berriz ere, %100ean udalak ordaindua da, dohainik berez herritarrentzat, nahiz eta udalarentzat 70 euroko kostua izan pertsonako.
Euskarazko ikastaro hau apirilaren 21ean eta 22an eginen da, 16:00etatik 20:00ak arte, Eguesibarko udaletxean. Egiten duenari DESAren erabiltzaile-ziurtagiria emanen zaio.
“El ABC que salva vidas” erakundeak emanen du prestakuntza. Osasun Departamentuko profesionalak dira horiek, eta prestakuntza programa bat ematen ari dira eskoletan. Izan ere, ikastaroaren aurrekontuaren zati bat berriz inbertituko dute Ibarreko ikastetxeetan simulazio panpina batzuk uzteko, irakasleak ezagutza hura ikasgeletara eraman dezaten.
Zure etxea, ikastetxea, auzoa… leku seguruak izan daitezen lagundu nahi baduzu, ez izan zalantzarik, eman izena…”
IZENA EMATEA:
culegues@gmail.com posta elektronikora idatzi behar da, apirilaren 16a baino lehen, honako datu hauek idatzirik: izena, bi abizenak, adina, telefono zenbakia eta NAN. Eskabideak lekuak baino gehiago egonez gero (24 lagunentzako tokia dago ikastaroan), zozketa eginen da apirilaren 17an. Eguesibarren erroldatuek lehentasuna izanen dute.