Irekiera ekitaldira Alfonso Etxeberria Eguesibarko alkatea, Joseba Orduña Kultura zinegotzia, Xabier Ziritza Badostaingo Kontzejuko kidea, Manuel Martorel Historiagilea eta Olga Garcia Dominguez joan ziren.
Pablo García-Berdoy, Alemanian Espainiak duen enbaxadorea, Cervantes Instituatua eta esbesteratu errepublikazaleen senitartekoen harrera ona eskertu zuten delegazioko kideek.
Ekitaldian enbaxadoreak errefuxiatu errepublikazaleen oinordekoak hartu zituen lehen aldiz. “Frankismo eta nazismoaren aurka borroka eta erresistentzia egin zuten gizon eta emakumeen seme alabak” goraipatu zituen enbaxadoreak.
Bere aldetik, Alfonso Etxeberria alkatea pozik agertu zen “UGTko militanteak eta lan pedagokikoan aitzindariak ziren bi emakume hauen ekarpena” nazioarte mailan aintzat hartua izan delako.