Gogoan dut nire laguna Nereak esan zidanean senarrak gauetan esaten ziola begiak ez ixteko, lepoa moztuko ziolako. Ezkerreko aktibista, mendizalea, izugarrizko bortizkeria erabiltzen zuen Nerea eta alabaren aurka.
Izan ere, erasotzaileek ez dute tratu txarren egile-itxurarik, lapurrek bezala, ez dutela marra txuri eta beltzezko kamiseta bat soinean, eta antifaza begietan.
Antzeko zerbait gertatu zitzaion beste lagun on bati, Zuriñeri (ez da bere benetazko izena), idazle eta hainbat komunikabidetan kolaboratzaile ezaguna, izaera eta nortasun handikoa. Bere bikotekideak, tipo akonplejatua, galtzailea baina denbora luzez deuseztatu zuen.
Ginea Bissauko emakumeen aurkako indarkeria-mota handienetako bat ikusi dut: mutilazio genital femeninoa jasaten dute neskatoak direnean eta bizitza osorako arazo fisiko eta psikologiko guztiak eragiten dizkie.
Itsas salbamendu humanitarioko Aita Mari itsasontzian, Libiatik oso gertu, 34 pertsona erreskatatzea lortu genuen. 2 emakume gazte zeuden. Bere bidelagunek kontatzen zuten zenbat aldiz bortxatu zituzten mafiek itxaronaldietan, itsasoan bizitza jokatu aurretik.
Une hauetan, zalantzan jartzen dela emakumeen aurkako indarkeria hurbilenak eta hauteskundeak han gertu, bide bakarra daukagu. Ezta atzerapausorik ere!