Argi dago Aranzadiko komentu zaharra ez zela kale egoeran zeuden dozenaka pertsona bizitzeko tokia.
Astelehen honetan, goizeko 06:30ean, poliziak han bizi ziren ia ehun lagun atera zituen. Goiz horretan bertan hasi ziren putreen fondoen eskuetan adinekoentzako egoitza bat eraikitzeko lanak.
Udalak esan du 3 eguneko ostatua eskaini diela eta handik aurrera kasuz kasu aztertuko dutela. Elkarri Laguntza elkarteen arabera, hori ez da egita eta 20 kanpin-denda baino gehiago banatu dituztela dagoeneko mutilen artean, eta askoz gehiago erosteko finantziazio bila dabiltzala. Udalak laguntza eskatu die beste herri batzuei, baliabide gehiagorik ez duela esan duelako. Bestalde, mutil horiekin lan egiten duten hainbat elkartek diote udalaren politikak hiritik kanporatu nahi dituela, eta frogetako bat azken hilabeteetan ukatu dituzten 500 erroldatze baino gehiago direla.
Bitartean, sare sozialak pertsona horien aurkako gorroto-diskurtsoz bete dira, guztiak gaizkileak direla argudiatuz.
Eta egia bada ere delinkuentzia pobreziarekin eta bazterkeriarekin oso lotuta dagoela eta Iruñean ikusten ari garela, egia da, halaber, kalean mutil asko erreskatatu daitezkeela oraindik.
Beraz, egin dezakegun onena da mutil gehienak egoera horretatik ateratzen saiatzea. Kontrakoak ez du ezer onik ekarriko, ez beraientzat, ez guretzat.