Atzo bizilagun batek igogailuan harrapatu ninduen Trumpen bideo bat ikusten. Gizon jatorra da, berrogei urte ingurukoa, kirola egiten duena eta bere irudia zaintzen duena. Itxuraz tipo zentzuduna.
Berehala esan zidan ero baten eskuetan geundela eta izugarria zela gertatzen ari zena. Orduan, nire harridurarako, Sanchezen jarrera ere ezin zuela ulertu esan zuen, hau da, ez zuen ulertzen nola Sanchezek defendatzen zuen emakumeak modu iraingarrian tratatzen dituen gobernu terrorista batek. Eta hor konturatzen zara nola zablatzen diren eskuinaren diskurtso faltsuak. Ez naiz Sanchez jaunaren defendatzailea, baina bere jarrera argia izan da. Nazioarteko zuzenbide bat dago, munduan bakea babesten duena eta inork gainditu ezin duena.
Irani erasotzea legez kanpokoa dela esateak ez du esan nahi azken hilabeteetan milaka pertsona hil dituen erregimen zaharra babesten ari denik.
Palestina defendatzeko eskubidea duela esateak ez du esan nahi Hamás babesten ari zarenik. Izan ere, Nazio Batuen Hitzarmenaren 51. Artikuluak eraso armatuaren kasuan, defentsa legitimo indibidual edo kolektiboarentzako eskubide intrinsekua ezartzen du. Legezkoaz ari gara, behin eta berriro, eta ez politikariaren kapritxoz egiten duenaren arabera