Abokatu kristauak

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2025eko abenduaren 17a

Abokatu kristauak Nafarroan lurreratu dira “Santas Pascuas” jaialdiko kartela kentzeko eskatuz, Jesusen azken afaria birsortzeagatik.
Iruñeko udalak dirulaguntza kentzeko ere eskatu dute. Irudian, Nafarroako hainbat musikari ikus ditzakegu mahai batean, koroa, eguzkitako betaurreakoak eta mantu zuri bat daraman emakume baten inguruan.
Gaur goizean sare sozialetan erorien haraneko gurutzea mantentzearekin esnatu diren abokatu berak dira, baina bide bazterretan ahaztuta jarraitzen duten biktima guztiak aipatu gabe.
Ultraeskuina Txilera iritsi izana txalotu eta Voxekin Extremaduran biltzen diren berberak, inguratzen dituen antikristianimoaren aurka borrokatzeko eskatuz. Zapateroren garaian abortuaren edo homosexualen arteko ezkontzaren aurka borrokatzeko jaio ziren berberak.
Hori bai, hitz bakar bat ere ez aste honetan ezagutu dugun historiaz. Jacinto Lazaro apaizaren istorioaz. Hitz bakar bat ere ez adingabe bati Jainkoaren hitza predikatzen zuen bitartean egin zizkion ukituei, masturbazioei, felazioei edo bortxaketei buruz.
Zaila da miserableagoa izatea bizitza honetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!