Presioa egiten jarraitu behar da

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2025eko irailaren 25a

Askatasunaren ontziteriari eraso egin diote gau honetan israeldar droneek Greziatik gertu, nazioarteko uretan.
8 ontzik bonba akustikoak jasan dituzte eta batzuek substantzia kimikoak pairatu dituzte. Dozenaka ontzik eta 40 herrialde baino gehiagotako aktibistek osatzen dute ontzidi hori, Gazako blokeoa hausteko nahian. Janari eta sendagaiak daramatzate, jakinda genozidio hori salatzeko ekintza sinbolikoa dela.

Netanyahu, zigorgabetasunez mozkortuta dagoen bitartean, genozidioarekin geldiezin jarraitzen du. Gazako hirian, lau hankako dronek ihes egin ezin izan duten herritarrak akabatzen ari dira Ahmed Kaheel kazetariak dioenez. Bestalde, Nada Abu Al-Rub mediku australiarrak salatu duenez, burua moztuta duen emakume baten gorputzean zesarea bat egin berri du. Ospitaleetan bizi den infernua kontatzen hasi da Instagramen, ez baitaki bihar bonbardaketa amaigabeetatik bizirik aterako den.
Beste doktore batek neskato baten gorputzetik ihes egiten duten erraiak erakusten ditu.
Bitartean, oraindik ere badira genozidiorik ikusten ez dutenak baina Sarajevo Espainiako Itzuliako finalean ikusteko gai direnak.
Bidenabar, Israeldarren gobernuarekin noiz etengo ditugu harremanak? Eta zigorrak ezarri? Ze berandu goaz...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!