Txantreak 75 urte betetzen ditu aurten. Barricadaren auzo gatazkatsua, lehenengo bizilagunek etxeak beren eskuekin eraiki zituzten langile-auzoa, urte berezi hau topera ospatuko du.
Horregatik, Francok 1952ko abenduaren 4an egin zuen bisita gogoratuko dute. Bertan, auzoa berriz inauguratuko dute eta jendea 50eko hamarkadan janzten zuten bezala joateko gonbidatu dute hurrengo martxoaren 29an.
Garai bateko autoak egongo dira eta sorpresak iragarri dituzte.
Datozen hilabeteetan, Txantreako bizilagunak kalera aterako dira kirolean, antzerkian, artean edo musikan duten ahalmen guztia erakusteko, lehenengo bizilagunak omenduko dituzte eta ospakizun handiak izango dira kaleetan. Kaleak beti gureak izan direlako eta hala izaten jarraituko dutelako anima zaitezte hurrengo hilabeteetan haiek zapaltzera, disfrutatzera, hau da, ospakizun hau gurekin partekatzera.