Youssou-nen errekonozimendua

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2024ko urr. 3a, 13:25

Youssou Ndiaye senegaldarrak Nafarroako Gazteriaren Institutuko 2024 Gazte Saria lortu berri du.
Bere historia ehunka gazte migratzaileren historia den arren, ez da gehiegi hitz egiten den zerbait.
Youssou 15 urterekin iritsi zen Espainiara bera ama eta anai arrebekin. Aita ikusi zuen azken aldian urtebete baino ez zuen . Beraz, ez da erraza imajinatzea zein zaila izan behar den zure herrialdetik alde egitea atzerrira zure aitarekin topo egiteko, gogoratzen edota ezagutzen ez duzun gizon horrekin berriz elkartzeko.
Izan ere, elkartze prozesu hauek, askotan, konplexuak izaten dira eta dolu-aldia izaten dute.
Baina Youssou k zorte izan zuen. SEI joan zen eta, han, anai-arrebekin eta gurasoekin batera, prozesu baten ondoren, egoera berrira egokitu ahal izan zen.
Iritsiera konplexu horren ondoren, hizkuntzaren arazo erantsiekin eta kultura ezberdin batekin, ez zen erraza izan eskolan integratzea baina azkenean, Youssouk ikasketak amaitzea lortu zuen.
 Senegaldarrak egun enpresa batean lan egiten du, baina ez du inoiz migrazio-doluan lagundu zion lekua utzi. Horrela, Youssou da gaur egun Nafarroara baldintza horietan iristen diren beste gazte batzuei laguntzen dien erreferenteetako bat. Eta atzotik, 2024 gazteentzako sariaren irabazlea
Zorionak, Youssou!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!