Nafarroan dagoen elkartasunak flipatzen nau. "Yala Nafarroa Palestinarekin" plataforma sortu zenetik, izugarrizko elkartasun keinuak ikusten ari naiz Gazan gertatzen ari den basakeriaren aurrean.
Boluntario nekaezinen talde eragile bat dago, eta jendeak erantzun egin die genozidioaren amaiera eskatzeko kaleetara ateratzeko deiei.
Orain, plataforma dirua biltzen hasi da Gazako hainbat erakunderentzat eta hainbat alderdi politiko jarri dira martxan aurrekontuen bidez dirua bidaltzeko, sindikatu gehienak Nafarroako enpresa guztietan zehar ibiliko dira laguntza ekonomikoa eskatzen, eta asteburu honetan, Nafarroako 10 herri inguru musikaz, emanaldiz eta tailerrez beteko dira helburu berarekin.
Martxoaren 9an bilketa hori Iruñean egingo da eta izugarria da zenb at jende eta artista prest daude parte hartzeko.
Elkartasun hori Nafarroan zehar dabil, gobernuek beste alde batera begiratzen jarraitzen duten bitartean. Edo are okerrago, Israelen konplizeak diren bitartean. Herriari entzuteko ordua da.
Isa Eguiguren