Ez itzazu abandonatu

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2024ko urt. 24a, 15:43

Ez itzazu abandonatu
Azken egun hauetan, lagun desberdinak esan didate ez dutela Gazan zer gertatzen den jakin nahi, irudiak ikusteak min handia ematen dielako. Eta ez dutelako hainbeste indarkeria ikusi nahi.
Eta ez zaie arrazoirik falta.
Duela egun batzuk mediku batek bere alaba nerabearen hanka moztu behar izan zuen anestesiarik gabe. Irudiak atsekabegarriak dira.

Gazan hitz berri bat sortu da: 'Bizirik atera ez den familiaz zauritutako haurra'. Hau da, familia osoa hil den bonbardaketan edota hondakinen azpian eta haurra izan da bizirik atera den bakarra ".

Abortuak % 300 igo dira. Ez daude konpresak ez tampoiak emakumeentzat eta kanpin-dendetako zatiak, toallak edo arropa zatiak erabiltzen dituzte konpresa moduan.
Orain dela egun batzuk, gazatiarrak animalien pentsua hasi dira jaten. Ez dute besterik.
Beraz, bai, 25.000 hildako gizon, emakume eta haurrak baino gehiago dira, bitartean 2 milioi pertsona bizirik elikagairik gabe, urik gabe, argirik gabe, etxerik gabe eta desplazaturik. Zuri jasanezina egiten bazaizu horrelako astakeriak entzuten jarraitzea, imajina ezazu zer bizitzen ari diren pertsona horiek. Ez itzazu abandonatu. Jarrai dezagun Palestinaz hitz egiten.


Isa Eguiguren

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!