Israelekin salerosketak egiteari uzteko eskatu diote Espainiako hainbat aktorek Sanchez presidenteari. Espainiako gobernuari leporatzen diote Israelgo gobernuari armak saltzea, baina baita beste batzuk erostea ere.
Diotenez, Israeli erosten dizkiogun armek frogagiri bat daramate: "borrokan frogatuta", hau da, palestinarren aurka erabili dituzte.
Ezinezkoa dirudi kaleetatik geldiaraztea gizon, emakume eta neska palestinarren hilketa masiboa, Israelek Europaren eta Estatu batuen babesa duenean. Nazio Batuak bezalako nazioarteko erakundeak entzuten ez direnean. Babestu beharko gintuzketen giza eskubideei buruzko lege guztiek eztanda egin dutenean.
Eta honen aurrean, aktore hauek bezala, bat egitea eta gure agintariei sarraski hau gelditzeko eskatzea besterik ez zaigu geratzen. Baina horretarako kaleak ditugu. Hori da geratzen zaigun gauza bakarra. Eta Nafarroan, kolore ezberdinetako jende asko batzen ari da datorren abenduaren 30ean hartzeko. Ea betetzen ditugun.
Isa Eguiguren