Kale gorrian berriro ere

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2023ko api. 3a, 12:45

8 elkartek salatu dute Jesus eta Maria aterpetxea itxi dutela, eta, horren ondorioz, dozenaka pertsonak lo egin behar izan dutela Iruñeko kaleetan joan den ostiraletik.
Ayoub gazte marokoarrak zorte pixka bat izan du, eta bajera batean lo egiten ari da beste lagun batzuekin batera.
Mohammed, kamioilari marokoarrak irribarre egiten du eta dena ondo dagoela esaten du. Adin ertaineko gizon handi eta beti irribarretsu honek ez du lortzen kamioilari-lizentzia Espainian baliozkoa izatea, eta aterpetxean lo egin aurretik, Iruñeko kaleetan lo egin zuen. Ondo dagoela errepikatzen du, baina beste lagun bat hurbiltzen da eta ezetz esaten du, ez dagoela ondo osasunez eta ezin dela kalera itzuli.
Aterpetxea ixteko arrazoiak dira hotz-boladaren protokoloa bukatu dela. Protokoloa, martxan jartzen da iragarpen meteorologikoek 3 gradutik beherako tenperaturak iragartzen dituztenean. Aktibo dagoen bitartean, ez zaio eskatzaile bakar bati ere harrera ukatzen, eta guztira 50 plaza daude erabilgarri.
Aste honetan, tenperatura minimoak 0 eta 3 gradu artekoak izango dira Iruñean. Baina jada protokoloa itxita dago eta dozenaka lagunek kale gorria sufritu beharko dute gure hirian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!