Mariama, 15 urteko alaba ezkutatu zuen berari gertatu zitzaiona ez sufritzeko: emakumeen genitalen mutilazioa. Zoritxarrez, haren senideek Mariamaren oporrak aprobetxatuz, alaba mutilatu zuten.
Meiruna, 19 urtekoa, Guinea Conakrytik ihes egin zuen bere aitonak adineko gizon batekin ezkondu nahi zuelako. Mali, Aljeria eta basamortua zeharkatu ondoren iritsi zen Tunisiara. Bide horretan bortxatu egin zuten eta haurdun geratu zen. Haurra lau hilabeteekin hil zen infekzio baten ondorioz. Meirunari medikua izatea gustatuko litzaioke, eta bere familiari ekonomikoki lagundu ahal izatea.
Duela egun gutxi Aita Mari itsasontziak erreskatatu zituen bi emakumeen istorioak dira. Estresagatik esnerik gabe geratu eta 3 hilabeteko haurra elikatu ezin zuen emakumearena bezalakoa. Italiak, legeak dioenaren kontra, urrutiko portu bat ezarri zuen, eta kapitainak gertuago bat eskatu zuen, haurtxoaz kezkatuta.
Italiak ezetz esan zuen eta erreskatatutako beste ama batzuek bularra eman zioten.
Martxoaren 8a ere beraiena da.