Zenbat aldiz entzun duzu etorkinak lana kentzera etortzen zaizkigula? Edo etortzen direla laguntzetatik bizitzera?
Nafarroako Gobernuak bulorik klasikoenekin amaitzen duen ikerketa argitaratu berri du.
Nafarroak, migranteengan inbertitzen duenaren bikoitza jasotzen du migratzaileengandik.
Foru Komunitateak biztanleria migratzaileak erabilitako politika eta zerbitzu publikoetan inbertitzen duen euro bakoitzeko, gure ekonomiak 2 euro jasotzen ditu.
Migratzaileek dinamismoa ematen diote lan-merkatuari, eta ez dituzte Nafarroako langileak ordezkatzen. Hori bai, zenbait sektoretan langile gehienak migratzaileak dira, hots, nekazaritza eta kualifikaziorik gabeko lanak.
Oro har, nafarrek baino lan-baldintza prekarioagoak dituzte
Beste herrialde batzuetatik Nafarroara etortzen diren pertsona horiek gehiago laguntzen dute Gizarte Segurantzan gizarte-babesean jasotzen dutena baino.
Hor dituzu datu batzuk hurrengo familia-bazkarian zure koinatua isiltzeko.