Albistea irakurri dudanean ezin nuen sinetsi. Bi gazte unibertsitario kalean lo egiten ari dira Iruñean.
Batek finantzak ikasten zituen eta taxilari gisa gastuak ordaintzen zituen.
Gau batean bizi zen egoitzan bonbak erori ziren arte. Ousamak 21 urte besterik ez ditu, baina egun batetik bestera ihes egin behar izan zuen Ukrainatik, gerrak ustekabean harrapatu zituen milaka pertsonak bezala.
Bayadek 27 urte ditu, eta 7 hilabete baino ez zeramatzan Ukrainian, baina zituen aurrezki guztiak gastatu zituen ingeniaritza bat ikasteko. Egun batetik bestera ere ihes egin behar izan zuen, eta Iruñean ere amaitu du, kalean bizitzen. Ivan Benitez kazetariak kontatu du bien historia, eta asiloa nola ukatzen zaien egiaztatu ahal izan du, arrazoi bakar batengatik: marokoarrak izateagatik.
Esan beharra dago, hori legearen aurka dijoala eta Iruñeko atzerritartasun bulegoetan gertatzen ari da.
Kontua da bietako inor ezin dela bere herrialdera itzuli segurtasun arrazoiengatik.
Eta horrela da gure Europa solidario eta aurrerakoia. Azalaren kolorearen arabera asiloa ematen duen Europa, Melillako hesian pertsonak hiltzea ondo egindako lana dela uste duena edo beren herrialdeetatik ihes egin behar izan dutenak itsasoan hiltzen uzten dituena. Dementziala. Hipokrita. Krudela.
Isa Eguiguren