Joan den ostegunean bi gauzekin flipatu nuen. Lehena, ikastetxe nagusiko bideo ospetsuarekin, Madriden grabatuta, non mutilezko ikastetxe lehioetatik, dozenaka mutilek,”puta” eta horrelako astakeriak oihukatzen zizkieten aurreko neskei.
Egia esan, irudiekin flipatu nuen, baina gehien harritu ninduena nesken adierazpenak izan ziren, tradizio bat z ela eta oso ongi pasatzen zutela esanez gertatutakoa defendatuz.
Inpaktatu zidan bigarren gauza izan zen alemanesen zubian aurkitu nuena, zubitik eroritako 13 urteko mutiko baten erreskatea. Irudiak talka egiten zuen: suhiltzaileek eta udaltzainek ordu erdi baino gehiago zeramaten mutikoa atera nahian, erorikoaren ondoren mugitu ezinik.
Nire ondoan, mutiko batzuk etengabe ari ziren barrez, eta haiengana hurbildu nintzen, ea mutila ezagutzen zuten galdetzeko. Haietako batek esan zidan: "Bai, klaseko tontoa da, sticker bat egitea merezi du", eta gainerakoek barre egin zuten. Mutikoa atera eta anbulantzian sartu zutenean, barrez alde egin zuten.
Batzuk eta besteak gure seme-alabak dira, gure ilobak, gure bizilagunak eta bihar horietako batzuk kazetariak, epaileak edo enpresaburuak izango dira. Ikaragarria.