Garai txarrak erreskate-ontzientzat, garai txarrak errefuxiatuentzat

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2022ko ira. 26a, 13:05

Itsas Salbamendu Humanitarioa, gobernuz kanpoko erakundeak irabazi du 2022ko Elkartasunaren Nafarroako Nazioarteko Saria. Aita Mari erreskate-ontziarekin eta Greziako, Chios uharteko errefuxiatu-esparruan egiten duten lana aitortzeaz gain, elkarteko presidenteak aitortu du saria jasotzen duten 24.000 euroak erakundearentzat bereziki garrantzitsua den une batean iristen direla.
Urrian, Aita Mari Mediterraneo erdialdera itzuliko da bizitzak salbatzera. Misio bakoitzak 100.000 euro inguru balio du, baina itsasontzia itsasoan ez dagoenean, gastu burokratiko ugari daude, itsasontzia konpontzekoak edo, besterik gabe, portuan egotekoak.

Zailtasun ekonomikoei arazo politikoak gehitu behar zaizkie, eta ultraeskuina Italiako gobernura iritsi ondoren zer gertatzen den ikusi beharko da. Melonik ohartarazi du bere portuak ez direla zabalik egongo erreskate-ontzientzat. Eta horrek gauza bakarra esan nahi du: Aita Mari bezalako itsasontziak kriminalizatuak izatea eta gure gobernuen baimenarekin Mediterraneoko itsasoan emakume, haur eta gizon gehiago itota hiltzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!