Gladys

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2022ko eka. 6a, 12:50

Gogoan duzue Covid-ek Nafarroan izan zuen lehen pertsona? Bruselara joan zen emakume bat zen, eta itzuli zenean gaixotasuna antzeman zioten.
Albistea irakurri nuenean pentsatu nuen zergatik egin zuen emakume horrek hain bidaia arriskutsua, jakinda covid-a zabaltzen ari zela. Arduragabea iruditu zitzaidan.

Orain badakit emakume hori nire auzokoa dela, Txantreakoa hain zuzen ere, Gladys deitzen da, eta bidaiatu baino egun batzuk lehenago gaizki sentitu zen, medikuarengana joan zen eta honek esan zion ez zeukala ezer larririk eta parazetamola hartzeko.
Bidaiatik itzultzean, oso gaizki sentitu zen, larrialdietara joan zen eta zainketa intentsiboetan ingresatu zuten berehala.
35 egun eman zituen koman. Senarrak ere positibo eman zuen, baina hobeto zegoen, eta Juan Pedro Tirapu, zainketa intentsiboetako koordinatzailea, arduratu zen egunero emaztea ikustera eramateaz.
Larritasunaren aurrean, senarrak egunero emaztearen aurrean otoitz egin besterik ez zuen egin.

Gladys esnatu zenean, munduko pandemia batekin topo egin zuen. Etxera iritsi zenean, 4 hilabeteko semeak 6 hilabete zituen jada.
Dani Burgui kazetariak istorio hau eta beste asko bildu ditu "nuestros días contra la covid" liburuan, garai hauetan bizitakoaren benetako hemeroteka eta aurreiritziekin apurtzeko modu aparta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!