Elkartasuna bai, baina koordinatua

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2022ko mar. 14a, 14:04

Ukrainan gertatzen ari den tragedia humanitarioak elkartasun olatu ikaragarria piztu du. Arropa, janaria, furgoneta bat hartu eta haraino errefuxiatuak ekartzeko bidaiatzen dutenak…
Baina Ukrainan lan egiten duten erakundeek, ohartarazi dute, borondate ona izan arren, arropa edo janari gisako laguntza materiala ez dela egokiena izaten ari eta lehen mailako arazo logistiko bihurtzen ari dela.
Izan ere, beharrizanak oso aldakorrak dira hain muturreko egoera batean.
Nafarroara ekartzeko errefuxiatuen bila haraino joateko ekimenei dagokienez ere arazo bat dago. Mafiak kaosa aprobetxatzen ari dira autobusak eskaintzeko emakumeei eta haurrei, gero haiekin trafikatzeko
Azken batean, kaos horren erdian lagundu nahi baduzu, komeni da ekintza humanitarioko hitzarmenak dituzten gobernuz kanpoko erakunde espezializatuekin harremanetan jartzea, hala nola CEAR, Unicef edo Gurutze Gorriarekin edo Nafarroako Gobernuarekin. Ziur aski, laguntza eman diezazkizukete XXI. mendean errefuxiatuak izango zirela inoiz pentsatu ez zuten pertsona horiei guztiei laguntzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!