Ez dakit zer dagoen Errusiaren eta Ukrainaren arteko gatazkaren atzean.
Gertatzen ari denari buruz dakidana da, ACNURen arabera, 368.000 errefuxiatu ukrainar baino gehiago daudela jada. Hau da, nafarren erdiak baino gehiagok hemendik ihes egin behar izan balute bezala.
Onartu behar da, Europaren erantzuna eredugarria izaten ari dela tragedia humanitario izugarri honen aurrean.
Izugarria da ikustea horrelako zerbait hain hurbil gertatzen ari dela eta zirrara egiten du ukrainarrei entzuteak inoiz ez zutela horrelakorik imajinatu.
Baina tragedia humanitarioetan ere badira mailak.
Joan den udan Afganistanen izandako krisiaren ondoren, Turkiak 40 kilometroko harresi bat eraiki zuen errefuxiatuak sar ez zitezen. Poloniak, 130 kilometroko harresi bat eraikitzen hasi zen ere, eta Lituaniak 500 kilometroko beste bat amaituko du aurten.
Espainiako hegoaldeko mugan legez kanpo kanporatzen ditugu pertsonak, ehunka errefuxiatuk bizia jokoan jartzen dute Erresuma Batura iristen saiatzeko, egoera ankerrean bizi diren bitartean. Gainera, Europar Batasunak 250 milioi ordaindu ditu 5 atxilotze zentro sortzeko, kartzelen antzekoenak, Turkiatik errefuxiatuak iristen diren Greziako 5 uhartetan.
Bitartean, nire buruari galdetzen diot zer alde dagoen batzuen eta besteen artean.