Izugarri gustatzen zait Goya sariak ikustea.
Aurten, Maixabel zen nire filma gustukoena, eta 3 sari jaso zituen arren, "Patroi ona" izan zen irabazle nagusia. Fernando Leon de Aranoa, zuzendariak, ahulenen alde pelikulak egiten jarraitzen du, kasu honetan, langileen alde, enpresari basatien aurrean.
Polemika, Jaume Roures, filmaren ekoizlea eszenatokira igo zenean iritsi zen, pelikula onenaren saria jasotzera.
Roures, “Publico” egunkariaren sortzaileetako bat izan zen eta bertako langile ohi asko sare sozialetan lehertu ziren momentu horretan.
Langile horiek egunkaria itxi izana aurpegiratzen zioten zenbakiek enpresa funtzionatzen ari zela esaten zutenean. Gainera, kexu ziren ez zutelako kalte-ordainik jaso kalera bota zituztenean.
20 milioi ordaindu gabe langile, laguntzaile, inprenta, banatzaile edo hornitzaileei.
Garai horretan, Rouresek esan omen zuen proiektu hark porrot egin ziola.
Orduan, langile batzuk proiektua altxatzen saiatu ziren, baina abokatu bat, egin zen enkantean askoz diru gehiagorekin agertu zen eta egunkaria berarentzat izan zen. Abokatu hori desagertu eta handik denbora batera, Rouresek enpresaren kontrola berreskuratu zuen zorrik ordaindu gabe.
Beste behin ere, errealitateak fikzioa gainditu du.