Beldurrarekin jolasean

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2022ko urt. 17a, 12:41

Iruñeko alkateak, Maya jaunak, izena jarri dio hiriaren ustezko segurtasun ezaren arazoari: bakarrik dauden adingabe atzerritarrak,  Nafarroako Gobernuaren babespean daudenak.
Carmen Maeztu, Eskubide Sozialetako kontseilariak ukatu egin du Nafarroan bizi diren 70 adingabeen aurkako salaketarik egotea.
Aldi berean, José Luis Arasti, Gobernuaren ordezkariak kolektibo hori ez estigmatizatzeko deia egin du.
Izan ere, Arastik esan du ez dagoela jasota indarkeria eta segurtasunik eza hazten ari direnik Iruñean.
Horrela, alkateak bat egiten du ultraeskuinaren beldurraren diskurtsoarekin, gezurretan oinarritutako diskurtsoa eta bizikidetza-gatazkak sor ditzakeena.
Mayari, gainera, ahaztu egiten zaio hiriaren segurtasuna bere erantzukizuna dela. Eta zer nahi duzue esatea, niri berdin zaidala norbaitek lapurreta egiten badit Cascantekoa edo Marokokoa izatea, nik ez lapurtzea nahi dut.
Eta hor jarri behar du bere ahalegin guztia alkate jaunak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!