Ergel aurpegia

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2021ko urr. 4a, 13:16

Iberdrolak Antonio Carmona sozialista fitxatu du argiaren igoeraren gatazka erdian.
Beste ate birakari nazkagarri bat gizon batentzat, honako hau zioena orain dela gutxi: "Badira balioa duten pertsonak eta prezioa dutenak. Nik ez daukat preziorik ".
Bidenabar, Carmona oso kritikoa izan da beti gurutzatu berri dituen ateekin baina azken bolada honetan elektriken defendatzaile gozoa somatzen zen. Orain badakigu zergatik.
Bestalde, Iberdrolak 3.600 milioi irabazi ditu 2020an, gure poltsikoak odolusten ari den bitartean. Gainera, Iberdrola Villarejo kontratatzeagatik inputatua izan da.
Horri gehitzen badiogu asteburu honetan paradisu fiskaletan dirutzak ezkutatzen dituzten 600 espainiarren eta nazioarteko 35 agintariren izenak ezagutu ditugula, litekeena da kalean ikusten nauzuenean ergelaren aurpegia geratu zaidala konturatzea.
Jordaniako erregea, Txekiar errepublikako lehen ministroa, Txile edo Dominikar Errepublikako presidenteak, Shakira edota Guardiola ere gai zikin hauetan sartuta daude.
Eta okerrena, ez da deus gertatuko eskandalu hau ezagutu eta ondoren.

Beraz, ez izutu, nire aurpegia ikusten duzuenean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!