Gaur, inoiz baino indar handiagoz jotzen ari den indarkeria matxistari buruz hitz egin nahi nuen, baina baita emakumea izate hutsagatik erasotzen duen indarkeria horretaz gero eta kontzientziatuago dagoen gizarteari buruz ere.
Horretaz hitz egin nahi nuen, Fernado Baez, Tenerifeko parrokoaren adierazpenekin topo egin dudan arte.
Gizon honek, nolabait deitzearren, Anna eta Olivia neskatoen krimena justifikatu du sare sozialetan, eta horren errua amari egotzi dio, senarrari desleiala izateagatik.
Parroko jaunak dio ustezko hiltzailea beste biktima bat dela eta neskak bizirik egongo liratekeela amak ezkontza hautsi izan ez balu, eta lehen gizonak emakumeak jasaten zituela, erotu arren.
Fernandok Tenerifeko irrati batean ere egin zituen adierazpenak, hildako bi neskatoen amak erein zuena jasotzen ari zela esanez.
Arrazoi bakarra daukat gizon honi publizitatea egiteko. Esaten dituen astakeriak salatu, Elizari zuzenean kanporatzeko eskatu eta justiziari premiaz eta eredugarri jokatzeko eskatu.
Aski da.