Gure bizilagunak dira

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2021ko mai. 31a, 12:24

Silvia gizarte lana ikasten ari da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Bere familian unibertsitatera doan lehen pertsona da. Izan ere, Silviak aurreiritzien muga bikoitza botatzea lortu du, emakumea eta ijitoa izateagatik.
Raulek bizitza zaila izan du. Kalean bizitzea tokatu zaio eta drogen kontsumoak agerraldi eskizofrenikoa eragin zion. Orain, logela propioa lortu du eta rap abestiak idazten ditu egunerokotasunetik ihes egiteko.
Mohamedek 13 urte besterik ez zituen Gambiatik atera zenean, bizitza hobe baten bila. Hiru urteko bidaiaren ondoren, orain Nafarroan bizi da eta hemen bigarren familia bat aurkitu du. Sara, Julia eta Ian anai-arreba berriak dira, eta guraso berri hauen esanetan, Mohamed etxean hartzea bizitzako opari bat izan da.
Gainditzeari buruzko istorio horiek eta beste batzuk ikus ditzakezu Nafarroako Parlamentuan, Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren kontrako Nafarroako Sareak ekarri dizkigun argazki-erakusketa bikain batean. Ziur berdintasunik ezari buruzko begirada pixka bat aldatuko zaizula.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!