Ez zaitzatela despistatu

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2021ko mar. 8a, 12:48

Asteburu honetan Goya sarien emankizunean Facebooken bidez,  teknikariak izan zitezkeen ahotsak entzun genituen eta horrela zioten sarietara iristen ziren emakumeei buruz. Batek zion "Hau oberena dago, besteak hezurtxoak besterik ez dira, badago bat tatuajez betetako puton berbenero bat dirudiena, ez dakit nondik atera duten baina horrek kobratzen du fijo, puta, puta da”.
Ostegunean, aldiz, Parlamentuan entzun genuen Navarra Sumako parlamentari bati esaten Irene Montero ministra izatera iritsi dela “macho alfaren” neska izateagatik.
Gizon hau Irakasle, eskola-orientatzaile eta Hezkuntzako kontseilaria izan da.
Larunbatean, Ablitasen, gizon bat atxilotu zuten urruntze agindua urratzeagatik. Eta gaur gauean, ezezagun batzuek Ciudad Linealeko mural feminista ezabatu dute.

Bitartean, bi aste daramatzagu gaurko manifestazioa seinalatzen eta kriminalizatzen, Nazien, faxisten edo ukatzaileen manifestazioek kutsatuko ez balute bezala
Era batera edo bestera, gaur egun hainbeste behar den berdintasun hori aldarrikatzen jarraituko dugu.
Martxoak 8 zoriontsu eta borrokalaria izan!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!