Protagonistak

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2021ko ots. 8a, 12:38

“Emakumeen borroka errespetatzea baino ekintza feministagorik ez dago, beti bigarren maila batetik lagunduz”.

Hori zioen asteburu honetan Nahia Lizaso gazteak Twitterren, bere baimenik gabe biluzik grabatu zituzten modeloen agentziako biktimen elkarretaratzean gertatutakoarekin.

Eta gertatu zena izan zen elkarte feministako ordezkariren batek eskatu ziela neskei elkartearen maskara jartzeko, komunikabideen aurrean hitz egiten zutenean eskerrak emateko elkarteari eta elkartea izendatzen zuen pankartari eusteko.

Hurrengo egunean, Nafarroako egunkari baten argazkiak elkarteko bi kide erakusten zituen lehen planoan, eta atzean, biktimak.

Biktimek tutoretza hau behar dute? Merezi duten protagonismoa lapurtzen ari zaie?

Zalantzarik gabe. Neska ausarta hauek antolatzea eta aurpegia ematea erabaki dutelako. Euren egoera bidegabea dela argi dute eta horregatik borrokatuko dute.

Eta ez dute inolako tutoretzarik behar bide horretan. Baina baliteke laguntza behar izatea. Eta laguntza hori edonork eman diezaiokegu. Hori bai, alde batera eta ez dagokigun protagonismorik bilatu gabe.

Utz diezaiegun dagokien lekua. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!