Naturaren aurkako egoerak

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2020ko ira. 28a, 12:29

Lagun batek baja hartu du antsietateagatik. Normala, kontuan hartuta hainbat enpresatan lan egin behar duela irauteko, leku horietan kontziliazio hitza ez dela existitzen, opor-egunetan ere lanez bete dutela eta askotan tratua ia diktatoriala dela. Emakume horrek pairatzen ari zen antsietate-mailaren berri eman zuenean, bi lanen kezka bakarra lana amaitzeko gai ote zen izan zen.

Egoera arruntegia da prekarietatea garai hauetan. Baina kasu honetan bereziki larria da, Nafarroako emakume feministez ari baikara, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko borrokaren erreferenteez, gero beren lan-ingurunean beste emakume batzuekiko etika eta eskrupulu falta erakusten duten emakumeak

Estatuko Gobernuz Kanpoko Erakunde batekin antzeko egoera bizitzen ari naiz;  bere kudeaketagatik egindako kritiken aurrean, Nafarroako filiala neurriz kanpo makurrarazten ari da, akusazio faltsuekin, kargugabetzeekin, baita epaileak atzera bota duen kereila batekin ere. Eta hori guztia, komunikabideetan bere kanpaina humanitario ederrak ikusten ditugun bitartean.

Naturaren aurkako egoerak, biak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!