Bezerorik gabe ez dago salerosketarik

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2020ko eka. 15a, 12:59

Joan den astean, Guardia Zibilak prostituitzera eta kaleetan eskatzera behartu zituzten zazpi futbolari askatu ditu Kadizen.
Gazteak, argentinarrak eta kolonbiarrak dira eta euren familiak hipotekatu dira Espainiara euren ametsak lortzera etorri ahal izateko.
Baina Kadizera iritsi bezain laster, dokumentazioa eta dirua kendu eta gizonekin sexu-harremanak izatera  behartu zituzten. Konfinamenduan ere ez zituzten bakean utzi.
Mutikoak, horietako bat adingabea, ez ziren salatzera ausartu mehatxuengatik eta haien familiek gertatzen ari zenaren berri izango zuten beldurragatik.
Horrelako albisteak irakurtzen ditudanean, beti imajinatzen ditut mutil horiekin egoteagatik ordaindu zuten gizonak albiste hau egunkarian irakurtzen.
Zer pentsatuko dute zer egin duten jakitean?
Edo zer pentsatuko dute Agustinetako Poligonora joaten diren gizonek aste honetan irakurri dutenean bi neska nigeriar engainatu zituztela ile-apaintzaile izateko promesarekin eta prostituituta amaitu zutela?
Horietako batek, bakarrik 17 urterekin, zortzi hilabetez bidaiatu zuen, bere bizitza arriskuan jarri behar izan zuen itsasontzi batean beste 124 lagunekin Libiara iristeko, Bergamotik Zaragozara hegazkinez joan zen eta Zaragozatik Iruñera autobusez.
Bere bizitza arriskuan jartzen zortzi hilabetez Iruñera iristeko eta prostituitua izateko.
Oso inozentea litzateke pentsatzea sexua erostera doazen gizonek ez dakitela zer dagoen atzean. Gehienek badakite hori, baina beste aldera begiratzen dute edo, zuzenean, berdin zaie eta horiei esker prostituzioa betikotu egiten da.
Azken finean, bezerorik gabe, ez dago salerosketarik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!