Seguruenik, Estatu Batuetako polizia baten irudiak ikusiko zenituen, belauna beste gizon baten lepoan sartzen. Horrela bada, ikusiko zenuen ere gizon honek, oihukatzen zuela ezin zuela arnasarik hartu, nola galdu zuen konortea eta jakingo duzu handik ordu batera hil zela.
Berriz ere polizia zuria, berriz ere gizon beltza, denda batean 20 dolarreko billete faltsu batekin ordaintzea leporatuta.
Herrialde osoan izandako istiluen ondoren , Donald Trumpek talde terrorista deklaratu du mugimendu antifaxista, eta etxeratze-egoera ezarri du hiri askotan.
Jerusalemen, Israelgo poliziak 32 urteko gazte autista bat hil du asteburu honetan, armak zeramatzala susmatu zutelako. Gelditzeko agindua eman zioten, baina berak ez zuen ulertu eta korrika hasi zen. Tirokatu eta ondoren, arma hura mugikorra zela egiaztatu zuten.
Kabulen, asteburu honetan ere, bi pertsona hil dituzte. Horietako bat kazetaria. Baita 5 pertsona zauritu dituzte ere.
Somalian, gutxienez 19 pertsona hil eta beste hiru zauritu dituzte bidaiariz betetako minibus baten parean, mina batek eztanda egin ostean. Hildako gehienak barazkiak saltzen zituzten emakumeak ziren.
Merkatu batean izandako atentatuan, osasun-konboi baten eta beste merkatari-konboi baten aurkako erasoan, 50 pertsona baino gehiago hil dituzte Burkina Fason.
Gainera, 104 pertsona iritsi dira Kanariar Uharteetara 3 pateratan eta emakume bat hil du, ustez, bere bikotekideak Katalunian.
Orain esan, zer ostias aldatu da?