Greziak ez du aguantatzen

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2020ko mar. 9a, 13:05

Greziak ez du batere erraza izan azken urte hauetan. 

Alex Tsipras gobernura iristearekin batera, Europako liderrek, Espainiakoak barne, herrialdea itotzea erabaki zuten. Ezin zuten onartu herrialde batek ezetz esatea murrizketei eta zigor gisa, hain zuzen ere, egin zutena izan zen.

Eta hau ez dut nik esaten baizik eta Europako Batzordeko presidenteak, Jean-Claude Juncker-ek. Bai,  gizon honek, duela urte bat, xantaia egin ziotela Greziako Gobernuari, eta aurrekaririk gabeko murrizketa sozialak onartzera behartu zutela, herritar gehienek pentsioetan, langabezia-sorospenetan eta gizarte-zerbitzuetan urteetan ordaindu zituztenak, aitortu zuen.

Komunikabideetan oharkabean pasatu zen benetako eskandalu  hau.

Hori gutxi ez balitz, Greziak harresiarena egin du migratzaileen eta errefuxiatuen etorrera geldiarazteko eta horrek Greziako biztanleriaren zati handi bat agortu du. Eta indar handiz aterarazi ditu inoiz baino boteretsuago sentitzen diren faxistak.

Erabat gaitzesten dut Greziak egunotan migratzaileen eta errefuxiatuen aurka erakutsitako basakeria poliziala, Europa anker hau kondenatzen dudan modu berean.

Eta gogoratu “Europa” hitz hutsal horren atzean, izen eta abizenak dituzten pertsonak daudela, politika madarikatu hau erabakitzen dutenak, besteak beste, Espainiako presidentea edo Josep Borrell jauna, Europa ustel honen atzerri politikan kargu inporanteenetako bat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!