Altsasu berriro

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2020ko ots. 10a, 12:33

Ostegun gaua zen mezua iritsi zitzaidanean: “Bi guardia zibil kolpeka lintxatzen saiatu dira Altsasun, goizaldean segada abertzale baten ostean”.

Altsasu berriro?? Ez, mesedezzzz. 

Aurretik esan beharra dago titular horren atzean horrelako izenik merezi ez duen komunikabide bat zegoela. Eta, noski, sareak, minutu batean sutan jarri ziren. Lehendabizikoa ateratzen Covite elkartea izan zen gorrotoa jarraitzen zuela esanez eta  Altsasuko kasua "tabernako borroka" izan zela dioten guztiek gaitzetsiko al zuten erasoa galdetzen zuen. 

Handik bi minutura, PP-ko Ana Beltran-ek ETA ez dela desagertu esan zuen eta bai Ciudadanos bi Vox atzetik joan ziren. Dena, duela 4 urte gertatutakoaren antzekoegia.

Nafarroako alderdi guztiek isiltasun zuhurra gordetzea erabaki zuten. Gobernuko presidenteordeak garrantzi handirik gabeko gertaera bati buruz hitz egin zuen, eta guardia zibilak berak komunikatu bat igorri zuen esanez ez zela hainbesteko alarmarik izan, eta ezin zela lintxamendu saiakera bati buruz hitz egin. Baina politikari arduragabeek Altsasuko kasu berri baten bila jarraitu zuten.

Argi geratu da edukiontziekin moztu zutela errepidea, eta gazte batek guardia zibil bat jo zuela. Eta galdetzen badidazue, ez, ez zait ondo iruditzen baina ezin dugu onartu pertsona batzuk Altsasuko kasu berri bat sortzen saiatzea. 

Orain, badakigula zer gertatu zen gau horretan, politikariek eta zenbait hedabidek zuzendu egingo dituzte esan zituzten astakeriak?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!