Nabeel-ek ez du etorkizunik Nafarroan

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2019ko aza. 4a, 13:14

Jada urte bat pasa da Nabeel ezagutu nuela. Munduko Medikuko kanpaina batean bere historia ezagutu nuen. Iraketik ihes egin zuen. Bizitza jokoan dagoenean ez duzu beste aukerarik, esaten zuen.  Grezian, errefuxiatu esparru batean 6 hilabete pasa zituen. Lurrean egiten zuen lo bere bikotearekin eta egunero liskarrak zeuden. Oso bidai gogorra izan omen zen.

Iruñeara iritsi arte. 

Kanpaina hau egin genuenean oso pozik zegoen. Bonbarik gabeko bizitza bat amets hutsa zen eta Iruñeko giroa asko gustatzen zitzaion.  Irak-en kamioi gidaria zen, baina bere karnetak hemen ez zuen balio. Hala ere bere itxaropen guztia hortan zegoen, kamioi batean.

Garai horretan pisu batean bizi zen eta Gobernuaren laguntza zeukan.

Baina hilabeteak pasa dira eta laguntzak bukatu dira. Bere bikoteak bere bizitza berregin du beste herrialde batean. Gobernuaren laguntza bukatu da eta momentu honetan aterpe batean dago. Hemendik hilabete batera aterpea utzi behar du eta ez dauka lanik. 

Aste honetan Nabeel topatu dut. Ezin duela Irakera bueltatu kontatu dit. Urrian 250 pertsona baino gehiago hil ditu poliziak eta 10.000 zaurituta daude. Ia guztiak zibilak dira. Sistema politikoaren aldaketa eskatzen dute, politika ustelkeriarekin bukatzea eta gazteentzat lan aukerak izatea.

Nabeel-ek ez du etorkizunik ikusten. Askotan bere buruaz beste egin nahi duela estaten dit. Eta nik, ez dakit zer esan. Ez dut erantzunik Nabeel-entzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!