Italiako gobernu berriak euren portuak itxi dizkie migranteei. Ez da harritzekoa, italiarrek soilik egin diotelako aurre krisi honi, Europak beste alde batera begiratzen duen bitartean.
Pasa den igandean ‘Mugarik gabeko medikuak’ elkarteak, 629 pertsona lapurtu zizkion mediterraneo itsasoari, baina Italiara gerturatu ahala, bertako kanpo-arazoetarako Ministro berriak, Twitterren argi utzi zuen: gure portuak itxita daude. Horrela hasi zen Aquarius itsasontziaren odisea. Maltara jo eta erantzun berbera jaso zuten.
Aquarius, Noeren giza arka da, hori bai, pobreziaren arka: Pakistan, Afganistan, Kamerun, Nigeria, Bangladesh edo Argeliako jendez gainezka dago. Asko, gaixorik daude. Haien artean, 11 ume txiki, 7 emakume haurdun eta 123 haur seniderik gabe. Denbora pasa ahala urduritasuna eta estresa handitu dira Aquariusen. Gizon batek, bere burua uretara botatzen ahalegindu da Libiara bueltatuko duten beldurrez.
Espainiako gobernu berriaren albisteak ezuste batean harrapatu nau . Balentziako portua prest dagoela pertsona hauek jasotzeko esan du, zerbait pentsaezina PPren gobernuarekin. Badirudi horrela izango dela. Baina migrazio politikak biraketa handia egin du. Italian euren portuen itxiera garaipen bat bezala bizi dute eta horrela jarraituko dutela diote. Migranteek, aldiz, ez dute etsiko bizitza duin baten bila. Zer egingo dugu orain?