Abed-en jaioterria

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2018ko mai. 29a, 14:02

Abed niregana hurbiltzen da. Ongi moldatzen da bere makuluekin eta irrifar batekin agurtzen nau. 70 urteko gizon honek lasaitasun amaigabea helarazten dit. Jakituria handiko pertsona dirudi. Baretasun honekin, Irak-etik bota zutela kurdoa izateagatik kontatzen dit. 27 urte besterik ez zituen eta Iran-ea jo zuen eure senideekin.

Eta handik, Alemaniara. Urte dexente han pasa eta ondoren eta maitasunaren bidea jarraituz, Iruñeara iritsi zen. Beste herrialde berri bat, hezkuntza eta kultura ezberdinekin. Abed buru belarri jarri zen guzti hau ikasteko baina hala eta guztiz ere, irakiar honi 8 urte kostatu zitzaion gure Nafarroan integratzea. Nahiz eta hemengo emaztea eduki. Nahiz eta lanean ibili urte guzti hauetan.

Eta hauxe da, hain zuzen ere, iristen diren errefuxiatuei gomendatzen diena, gure hezkuntza eta kultura ikastea, ez dago beste modurik Abed-en ustez. Guretzat ere baditu gomendioak, errefuxiatuei buruz informatzea eskatzen digu, ondo jakiteko zergatik etortzen diren eta baita pertsona hauei harrera bero bat egitea ere.

Baina Abed-ek ez ditu bere sustraiak ahazten. Orain dela gutxi Bagdag-era bueltatu zen. Egunero, ordu berdinean, jaio zen tokira hurbiltzen zen. Begiak bustitzen zaizkio gogoratzen duenean. Leku horretan jada ez da etxerik gelditzen, baina hango bizilagunek oraindik ezagutzen dute eta bere izenez deitzen diote. Galdetzen diot nongoa sentitzen den,Irakiarra, Iraniarra, Alemaniarra, hemengoa...Lasaitasun handiz erantzuten dit, ez hemengoa ez hangoa, Abed-ek ez du jaioterririk. Izan ere, mundua da bere jaioterria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!